Jatetxea

“Kentuene Zarautz eta Donostia artean dago, Usurbilgo landa inguruan.”

Txoko-alde auzoan kokatua, Oria ibaiaren ertzean, Aginako angula famatuaren sorlekuan

“Etxeko tratua eskaintzea da gure helburu nagusia, eta bezeroek jaki apartak etxeko giroan gozatzea”

Kentuenen bi jantoki ditugu, familia girokoak biak ere. Jantoki nagusiak 120 pertsonako kabida du, egur-habeak, haritz-egurrezko zoruak, eta jatorrizko tximinia. Bigarrena, jantoki pribatua da, 40 pertsona har ditzakeena, enpresa zein familiarteko ospakizunetarako aproposa.

“Eskaintzen dugun zerbitzua hurbilekoa da, eta bezeroak lagun-gisa hartzea atsegin dugu.”