Sagaltxipi

“Sagaltxipi Oria ibaiaren ertzean kokatutako XVI. gizaldiko baserria da”

XVIII gizaldiaren hasieran du Sagaltxipi baserriak bere ostalaritzako ibilbidearen hastapena, sagardogintzari lotua.

30. Hamarkadatik aurrera, elkarte eta pertsona ugari etortzen ziren bertako sagardoa dastatzera eta jatera. Garai hartakoek oraindik gogoan dituzte gure aita eta aitona Santi, besomotza bazen ere, esku bakarrarekin zerbitzatzeko gai zena.

70. Hamarkadan zentolloa eskaintzen hasi ginen. Hauxe bilakatu zen, txuleta eta bakailu tortilarekin batera, gure bezeroen plater gustukoena. Gaur egunean ere, hauexek dira Kentueneko erreferentziazko platerak.